Humanitate Digitalak eta Hezkuntza

Lexikoaren Behatokia XII

Euskaltzaindiaren ekimenez sortu zen Lexikoaren Behatokia corpusa 2007an, Hiztegi Batuko Lantaldeak hitzen benetako erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko. Ez ea hitz bat testu klasikoetan historikoki erabili den, baizik eta ea XXI. mendeko hedabideotan egunerokoan erabiltzen den. Lexikoaren Behatokia: Erabiltzen da hitz hau gaur egungo hedabideetan?

Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak

Ingurune digitalean bizi arren, bi arazo ezberdin izan ditzakegu: bat, teknologiaren eraldaketa azkarra edota egokitu gabekoa izatea eta, bi, euskara eta antzeko baliabide mugatuetako hiz- kuntzetan behar diren teknologiak ez sortzea edota erabilgarri ez egotea.

Loturak landuz: idazketa errazeko programa

Honakoa, idaztean letren arteko loturak modu erraz batean lantzeko programa bat da. Letren arteko loturen konplexutasunaren arabera irakasten da letrak lotzen, 'Letra xeheak bai!' argitalpeneko 6 letra-familia kontuan hartuz. Idazketaren ikaskuntza ahalik eta xamurren egiteko asmoz, loturak sailkatu egin ditugu: batetik, letren aurretiko loturak lantzen dira eta, bestetik, letren atzetiko loturak. Lotura horiek ulergarri egiteko, bigramak (bi letra segida) eta trigramak (hiru letra segida) duten hitzak lantzea proposatu dugu.

Pages

Subscribe to RSS - Humanitate Digitalak eta Hezkuntza