Other

Eskolako laburpen-testuak biltzeko baliabideak eta euskarazko laburpenen-corpusa

Tesi-lanetan egiten diren datu-bilketak eta datu horiek aztertzeko sortzen diren tresnak sakabanatuta egoten dira unibertsitateetako biltegietan. Dispertsio horrek oztopatu egiten du datu horien edo tresnen berrerabilera. CLARIAH-EUS bezalako ikerketa-azpiegitura digitalen helburuetako bat da tesietan jasotako datuak erraz bilatzeko tresnak sortzea eta beste ikertzaileentzat ikusgarri eta berrerabilgarri jartzea. Esaterako, CLARIN-ERIC azpiegiturak, Virtual Language Observatory (VLO) tresnarekin, biltegi ezberdinetan dauden datuak eta tresnak bilatzeko

Laburpenaren ebaluaziorako proposamena LHn eta unibertsitatean

Ikasleek ikasketa-maila bakoitzean izan beharreko laburpen-gaitasuna ondo zehaztuta izatea oso garrantzitsua da irakasleak ikasleak ulertu duena sakontasunez jakiteko eta feedback egokia emateko; tamalez, beharrizan horri ez zaio behar bezala erantzuten. Horri buelta emateko, laburpenak lantzeko proposamenak egiteaz gain, nahitaezkoa da proposamen horiekin ikasleek nola jardun duten ondo aztertzea eta emaitzak biltzea, horrek emango baitigu ikasleek ikasketa-maila bakoitzean laburpenak biltzen dituen trebetasunetan izan beharreko maila zehazteko bidea.

Pages

Subscribe to RSS - Other