Gizaki-Ordenagailu Elkarrekintza

EJIE galdera-erantzun sistema

euskadi.eus atarian Euskal Administrazioak eskuragarri dituen tramite edo zerbitzu bat atzitzerakoan herritarrei sortzen zaizkien galderei erantzuna bilatuko dien sistema bat garatzea da lan honen helburua. Sistema honek atarian bertan dagoen informazioa erabiliko du galdera horientzat erantzunik egokiena bilatzeko. Zehatzago esanda, atari osoan dauden hainbat FAQ web-orri berezituetan begiratuko du ea herritarrak egindako galderen antzekorik badagoen, eta sistemaren ustetan antzekoenak diren galderak eta hauei dagozkien erantzunak erakutsiko dizkio herritarrari.

Orriak

RSS - Gizaki-Ordenagailu Elkarrekintza-rako harpidetza egin