IXA taldea ikasleekin lankidetzan

Informatikako gradu edo master bateko ikasle bazara eta interesa baduzu hizkuntzaren prozesamenduan, big datan, deep learning-ean edo aplikazioen garapenean (zerbitzariak, clusterrak, GPUak,... ) hurbildu guregana eta zure intereseko lan ildoekin lotutako lana izango duzu, bai ikerketan aritzeko baita hizkuntzaren prozesamenduko enpresekin lankidetzan aritzeko ere...

Zer eskaintzen dugu:

Ixa taldean udako praktiketarako eta Gradu Bukaerako Lanetarako kolaboratzaileen bila gabiltza. EHUko 3. mailako ikasleongana zuzendu gara, proposamen honetarako profil egokia duzue eta.

Noiz: maiatzetik aurrera lan egiteko.
Egitekoak: Hizkuntzaren teknologien arloko lanak: adimen artifizialaren inguruko lanak, tartean itzulpen automatiko neuronala, fake news-ak, elkarrizketa, testu multimodalen prozesamendua, deep learning teknikak, big data, etab.
Jarduerak: udako praktikak (150 eta 300 ordukoak, 6 eta 12 ECTS). Finantzazio aukerak aztertuko dira (937,5 € eta 1875 € + Gizarte Segurantza).
Nori zuzendua: Graduko 3. mailako ikasleoi.

Jarduera bakoitzari tutore akademikoa esleituko zaio.

Curriculumak eta espedienteak (ez da dokumentu ofiziala behar, pantaila-argazkiarekin nahikoa da) ixa.administratzailea@ehu.eus helbidera bidali martxoaren 30a baino lehen.
Edozein kasutan, gurekin kolaboratu nahi baduzu edo argibide gehiago behar baduzu, idatz ezazu mezu bat ixa.administratzailea@ehu.eus helbidera.

Udako praktiken eskaintza:

Bestelakoak

    Graduan:

  • Gradurako Lankidetza bekak (Eusko Jaurlaritza, Ministeritza...)
  • Gradu-Amaierako Proiektuak (ikusi zerrenda)
  • Graduko "Hizkuntzaren Prozesamundua" (HP) hautazko irakasgaia.

    Master mailan:

  • Masterretako ikasleentzako lan-poltsek aukera ematen dute master-tesia eta doktorego-lanak bideratzeko.
  • Masterrak egiteko beste laguntza batzuk: laguntzak EHU/UPV, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua
  • Doktorego-tesia egiteko bekak 60 tesi baina gehiago egin dira Ixa Taldean

Honelako ikasleak bilatzen ditugu:

  • Iniziatiba eta ikertzeko interesa dutenak
  • Programazio-teknika eta metodo matematiko aurreratuetan interesa dutenak

Informazioa: ixa.eus
Kontaktua: ixa.administratzailea@ehu.eus