Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L.

Eleka enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleaniztunak garatu eta gizarteratzen ditu.
Enpresa 2002an sortu zen, spin-off moduan. Ixa eta Elhuyar Fundazioaren lankidetzaren fruitua da.
Ixa taldean aurretik sortutako produktuen kudeaketa informatikoa eta merkatu-garapenaz arduratzen da.
Adibidez, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta Opentrad-Matxin itzultzaile automatikoa kudeatzen ditu Eleka-k, eta ildo horretan hainbat plataforma, hainbat bertsio, eta hainbat lexiko-eguneraketa plazaratu ditu.

Informazio zehatzagoa aurkituko duzu hemen: Eleka