Zuzentzaile gramatikalerako laguntza-modulua: komak zuzen jartzen ikasteko tresna

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Ixa taldean, komak zuzentzen dituen tresna informatiko bat burutzen ari gara gaur egun. Horretarako, aurrez, lan handia egin da puntuazioari, eta konkretuki komari, buruzko teoriak formalizatzen. Koma zuzentzaile huts batek, ordea, erabiltzailearen mesfidantza eragin lezake, puntuazio ikur honi buruz eman izan diren irizpideak nahiko aldakorrak izan baitira urtetan. Karrera bukaerako proiektu honen zeregina, beraz, mesfidantza hori uxatzen lagunduko lukeen tresna eraikitzea izango da: komak zuzen jartzen ikasteko tresna. Tresna horrek pausoz pauso gidatuko luke erabiltzailea. Azkenik, editore batean (Word-en, adibidez) edo bestelako aplikazioren batean integratzeko bideragarritasuna aztertuko da, eta azterketa horren arabera, burutu egingo da integrazio hori.
Irakaslea: 
Bertol Arrieta
Ikaslea: 
Iara Jimenez
Esleitua: 
Bai
Estrategikoa: 
Ez
Kodea: 
0