Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Teknologiaren garapenak ez du etenik. Badirudi hainbat motako datuen bilketa (eta hein batean jakintza) negozio bihurtu dela eta enpresa handien eta pribatuen esku nabarmen geratzen ari dela. Datuen bilketa eta garapen mota horrek gure identitate digitala (eta bestelakoa) arriskuan jar dezake eta oro har arrakala digitala areagotu egin du, eremu publikoaren edo jendartearen esku dauden aukerak eta baliabideak murrizten direlako. Hezkuntza alor garrantzitsua da, hain zuzen ere, jendarte gehiena barnebiltzen duelako eta eremu horretan sortzen diren datuak, beharbada, asialdian produzitzen direnak baino esanguratsuagoak izan daitezkeelako, helburu jakin batzuetarako. Hori dela eta, hezkuntzan teknologia eta konpetentzia digitalak lantzea garrantzitsua da, formazio egokia ematen ez bada, arrakala digitala areagotu baitaiteke, gure ikasleen nortasun digitala beraien heziketatik at dauden helburuen menpe utziz. Artikulu honetan, IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan arrakala digitala murrizteko eta ikasleen heziketa, komunikazio-gaitasuna eta nortasun digitala garatzeko behar den formazioaz arituko gara. Era berean, helburu horri begira HEZikt graduondokoan orain arte egin ditugun ekimen garrantzitsuenen berri eman eta etorkizunean zer asmo dugun azalduko dugu.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Mikel Iruskieta, Amaia Arroyo-Sagasta, Abel Camacho, Montse Maritxalar
Urtea: 
2020
Artikuluaren erreferentzia: 
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak): 
ISSN 1139-3629

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):