Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/26

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 20 Amore bat nahi nuke liadutanik egia, bizi eta hilez gero hain lakidan balia; zerbitzatu nahi nuke halakoa bizian; heben labur bizia da, jagaitikoz berzia. 24...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:04, 27 abendua 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


20 Amore bat nahi nuke liadutanik egia,

bizi eta hilez gero hain lakidan balia;

zerbitzatu nahi nuke halakoa bizian;

heben labur bizia da, jagaitikoz berzia.


24 Mundu oro iraganik ez eriden berzerik,

Jeinkoaren ama hona grazia oroz betherik;

haren amore izateko ezta ehor dignerik;

unsa zerbitza dazagun; maite gitu bertarik.


28 Amoriak bano dira harzaz berze guziak;

behar handien denian faltaturen berziak;

uste bano lehen gira hiltzen bekhatoriak;

hark aiuta ezpagitza, nola giren galduiak!


32 Andre hona har dazagun orok gure amore,

berze oro utzi eta egin hari ohore;

hala egin badazagu, ohoratu girate;

berzegatik hura gabe aro galdu girade.


36 Jeinkoaz landan mundu orok eztu hanbat balia,

zeruia, lurra, itxasoa, haren peko guzia;

orotara hedatzen du, behar bada, eskuia,

bera handi izan arren, preziatzen xipia;

halakoa utzi eta, non dukegu berzia?


41 Berze amoreak baten bezi eztirade perestu,

nork beria berziari eztu nahi partitu;

ama birjen gloriosa hanbat bada konplitu,