Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/25

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


orazione haur derrana, andre dona Maria,

othoi, gomendatu duzun hila eta bizia.


II. AMOROSEN GAZTIGUIA


1 Berzek berzerik gogoan eta nik andre dona Maria;

andre hona dakigula guzior, othoi, balia.


3 Amorosak nahi nuke honat beha balite;

hon lizaten gaztigurik agian enzun liroite,

amore bat hautatzeko konseilu bat nekeie,

balinetan sekulakoz gogoan sar balekie.


7 Nihaurk ere ukhen dizit zeinbait ere amore,

bana hantik eztut ukhen probetxurik batere;

anhitz pena, arima gal, harena eta neuri'ere;

amoretan plazer baten mila dira dolore.


11 Amoretan othe date leial denik batere,

hitz ederrez ezpa joiaz mutha eztadin hura ere?

Hoben uste duienori anhitzetan traidore;

hobena date gaitzenik, arimaren berere.


15 Bekhatuzko amoria bethi date traidore;

erioa dauginian egia zogeri date;

hartu duten plazer oro orduian iragan date;

bekhatuia gelditzen da penatzeko gero ere:

anhitz plazer ukhen badu, anhitz behar dolore.