Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/24

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bekhatuiez egiteko unsa penitenzia

eta gero berthutetan deramadan bizia

eta egin gauza orotan haren borondatia.


429 Begira, othoi, meskabutik ene gorputz pobria;

bekhatutan hil ez nadin egidazu grazia,

sekulakoz damnaturik enoian galduia,

bana zure eskutik dudan salbatzeko bidia,


433 eta gero dauginian ene eriotzia,

arimaren partitzeko oren izigarria,

ordu hartan behar baitut eman kondu hersia,

egin oroz rezebitu neure merexituia.


437 Eta ez jakin lehen gaoian non daten ostatuia,

ezetare, zu ezpazira, nor dakidan balia;

ordu hartan hel zakitzat, othoi, ama eztia,

ararteko leial eta neure aiutaria.


441 Othoi, zure gomenduian har arima tristia,

ordu hartan jo eztezan ifernuko bidia;

zure seme jaunareki egidazu bakia,

bekhatuiak barkhaturik didan parabizuia,


445 eta nik han dakusadan zure begitartia

eta sainduieki lauda haren majestatia.

Zeren unsa orhit ziten nizaz, ama eztia,

gogo honez erranen dut zuri Ave Maria;