eta bethi erratuia, nola ardi itsuia,
mundu hunek, haragiak, bethi enganatuia.
405 Zu baitzira grazia ororen ama eta iturburuia,
berthute eta hon guzien thesorera handia,
egundano bekhatutan makulatu gabia,
berthutetan segitzeko egidazu grazia.
409 Zutan dago bekhatoren remedio guzia,
esperanza, osagarri eta salbamenduia;
zuk gibela demazuna nola baita galduia,
zure gomenduian dena halaber da salbuia.
413 Jeinkoak zuri eman dizi potestate handia,
haren ama ziren gero, ama ere maitia,
zeru eta lur orotan duzun hanbat balia,
zer zuk galde baitagizu, den konplitu guzia,
417 eta zure eskutik duten berze orok grazia
eta salba zuk dezazun zuri gomendatuia.
O andere exzelente, ezein pare gabia,
salbatuietarik nizan egidazu grazia.
421 Zuri gomendatzen nuzu hila eta bizia,
neure gorputz eta arima eta dudan guzia;
othoi, behar orduietan zu zakitzat balia eta,
othoi, zuk goberna ene bizi guzia,
425 eta irabaz Jeinkoaganik indar eta grazia,