20 Amore bat nahi nuke liadutanik egia,
bizi eta hilez gero hain lakidan balia;
zerbitzatu nahi nuke halakoa bizian;
heben labur bizia da, jagoitikoz berzia.
24 Mundu oro iraganik ez eriden berzerik,
Jeinkoaren ama hona grazia oroz betherik;
haren amore izateko ezta ehor dignerik;
unsa zerbitza dazagun; maite gitu bertarik.
28 Amoriak bano dira harzaz berze guziak;
behar handien denian faltaturen berziak;
uste bano lehen gira hiltzen bekhatoriak;
hark aiuta ezpagitza, nola giren galduiak!
32 Andre hona har dazagun orok gure amore,
berze oro utzi eta egin hari ohore;
hala egin badazagu, ohoratu girate;
berzegatik hura gabe aro galdu girade.
36 Jeinkoaz landan mundu orok eztu hanbat balia,
zeruia, lurra, itxasoa, haren peko guzia;
orotara hedatzen du, behar bada, eskuia,
bera handi izan arren, preziatzen xipia;
halakoa utzi eta, non dukegu berzia?
41 Berze amoreak baten bezi eztirade perestu,
nork beria berziari eztu nahi partitu;
ama birjen gloriosa hanbat bada konplitu,