Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/27

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ororenzat bera baita, leial dela, abastu.


45 Amorosek badagite behin bere nahia,

handiago jiten zaie berze nahikaria;

ezi ukhen behin ere bere konplimenduia;

bethi peitu deramate bere mende guzia.

Emazte eta gizon orok, har amore Maria

eta orori baitekegu berak konplimenduia.


51 Andre honak ukhen dizi ederretan grazia

ehork hura gaixteriaz ezin lezan inbia,

bana bistaz hiltzen zuien nahikari satsuia;

figuraren ekhustiaz dakikezu egia.


55 Itxasoan hur guzia, zeruietan izarra,

oihanetan itzalori, lur guzian belharra,

egunari iguzkia, gau beltzari ilhuna

lehen faltaturen dira ezi hura gugana,

balinetan egiazki gu bagaude hargana.


60 Zeren, bada, erho gira gaixo bekhatariak?

Andre leial honegana goazen, othoi, guziak.

Elas, othoi, aribira berze amore falsuiak.

Harekila segur dugu behar dugun guzia.


64 Elas, amoros gaixoa, hire enganatuia,

erhogoatan badaramak eure mende guzia!

Ene andere graziosa ezpadakik balia,

bai bizian bai hilian bethi oha galduia.