Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/17

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: judizio hain handirik ezetare borthitzik; sortu eta sortzekoak, hilez gero pizturik, orok hara behar dute eskusatu gaberik. 264 Anhitz gauza behar dira judizio hand...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:39, 27 abendua 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


judizio hain handirik ezetare borthitzik;

sortu eta sortzekoak, hilez gero pizturik,

orok hara behar dute eskusatu gaberik.


264 Anhitz gauza behar dira judizio handian:

jujeak duien potestate parte ororen gainian,

demandantak erran dezan bere kausa egiaz,

baietare defendentak bere defensionia;

porogatu datenian nork dukeien zuzena,

sentenziaz eman dezan jujiak nori beria.


270 Egun hartan juje date mundu ororen jabia,

baitu ororen gainian potestate handia;

akusari bera date eta konzienzia;

bekhatu oro publikoki ageriko orduian.


274 Bekhatoren kontra date orduian mundu guzia,

zeren duten ofenditu haien kreazalia;

ordu hartan ixil dauke triste bekhatoria;

orotarik zerraturik daude pausu guziak.


278 Juje jauna iraturik egonen da gainetik,

irestera aphaindurik ifernuia azpitik,

etsai gaitza akusatzen ezkerreko aldetik,

bekhatuiak eskuinetik minzaturen publiki:

«hire kontra heben gituk, ihaurorrek eginik».

Gaizkienik kontra date konzienza barnetik.


284 Estaltzeko ez izanen ehon ere lekhurik;