Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/18

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


agertzera nork eginen ordu hartan bathirik?

Mundu oro egonen da haien kontra jarririk,

sainduak ere ordu hartan oro egonen ixilik,

jujeak ere ez enzunen ezein ere othoiik;

egun harzaz orhit giten, othoi, hara gaberik.


290 Non dirate egun hartan hebengo jaun erregiak,

duke, konde, markes, zaldun eta berze jaun nobliak

eta haien armadako gizon sendoen balentiak?

Ordu hartan baliako guti haien potenziak.


294 Jurista eta theologo, poeta eta doktoriak,

prokurador, adbokatu, juje era notariak?

Ordu hartan ageriko klarki haien maliziak

eta guti baliako kautela eta parleriak.


298 Aita saindu, kardenale, aphez eta prelatuiak?

Berez eta ardi oroz eman behar han konduia;

egun hartan handiena izanen da erratuia

eta bardin jujaturen handia eta xipia.


302 Afer date egun hartan hari apelatzia,

ehon ere eztazagu jaunik bere gainian;

malizia gaitzi zaika eta maite egia.

Elas, othoi, orok egin orai penitenzia,

egun hartan gero eztugun egiteko handia.


307 Seinaliak jinen dira aitzinetik tristerik;

elementak ebiliren oro tribulaturik,