judizio hain handirik ezetare borthitzik;
sortu eta sortzekoak, hilez gero pizturik,
orok hara behar dute eskusatu gaberik.
264 Anhitz gauza behar dira judizio handian:
jujeak duien potestate parte ororen gainian,
demandantak erran dezan bere kausa egiaz,
baietare defendentak bere defensionia;
porogatu datenian nork dukeien zuzena,
sentenziaz eman dezan jujiak nori beria.
270 Egun hartan juje date mundu ororen jabia,
baitu ororen gainian potestate handia;
akusari bera date eta konzienzia;
bekhatu oro publikoki ageriko orduian.
274 Bekhatoren kontra date orduian mundu guzia,
zeren duten ofenditu haien kreazalia;
ordu hartan ixil dauke triste bekhatoria;
orotarik zerraturik daude pausu guziak.
278 Juje jauna iraturik egonen da gainetik,
irestera aphaindurik ifernuia azpitik,
etsai gaitza akusatzen ezkerreko aldetik,
bekhatuiak eskuinetik minzaturen publiki:
«hire kontra heben gituk, ihaurorrek eginik».
Gaizkienik kontra date konzienza barnetik.
284 Estaltzeko ez izanen ehon ere lekhurik;