Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/16

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zeru eta lur guzia daude ikharaturik.


239 Erioa manatzen du, ezein falta gaberik

hilak oro dakatzela aitzinera bizirik,

hantik harat eztukela bothererik jagoitik;

mundu oro jarriren da bi lekutan hersirik:

glorian ezpa ifernuian; ezta eskapatzerik.


244 Manatzen du ifernuia handi eta bortizki

han direnak igor'itzan luzamendu gaberik,

arima eta gorputzetan nahi tuiela ikusi

eta emanen daraiela zer baitute merezi.


248 Jende honak, onsa pensa juje hunen gainian

nola duien guzietan potestate handia,

erioan, ifernuian, zeru eta lurrian.

Zeren dabil haren kontra, bada, bekhatoria?


252 Gure artian haur dakusat itsutarzun handia,

nola dugun zerbitzatzen hanbat gure etsaia;

Jangoikoa deskonozi gure salbazalia

eta orok ezagutzen dela bidegabia.


256 Harren bier emanen du sentenzia pizuia

elgarreki pena diten ifernuko garrian,

sekulako suian eta ezein pausu gabian.

Orok, othoi, onsa pensa zer den irabazia.


260 Egundano ezta izan, ez izanen jagoitik,