Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/190

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zeren beharrak anhitz gauza eragin dezake. Aberatsa ere urguilu gerthatzea, komun da, ardurako gauza da, zeren nola nehoren men gabe, berak baitu bere dina eta behar duena...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:47, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<190>

zeren beharrak anhitz gauza eragin dezake. Aberatsa ere urguilu gerthatzea, komun da, ardurako gauza da, zeren nola nehoren men gabe, berak baitu bere dina eta behar duena, hark urguilutzen du, hark handitzen eta hantzen du. Bada, presuna gazte bat bere obretan eta joan-ethorrietan arin eta erho izaitea, ezta ongi, baina badirudi aphur bat bedere, adinak desenkusatzen duela. Baina probeak zer okhasino du urguilutzeko? Aberatsak gezurti izaiteko? Eta presuna zaharrak gazte denborako tornuetara eta erhokerietara bihurtzeko? Bekhatu hauk, eta guztiz ere zahartasunekoek, eztute desenkusarik, eztute estakururik, eta ez ederztatzeko biderik, eta halatan zaitza hain gaitzi eta itsusi Jainkoari.


§ 2


129 Egun batez permititu zuen Jainkoak desegin zezaten bere etsaiek Jerusalemeko hiri eder famatu hura, utzi zerauen hartzaz nahi zuten guztia zegitela. Eta nola Jainkoak ezpaitu behin ere nehor bidegabeki gaztigatzen, emaiten du arrazoina Jeremias profetak, ea zergatik Jainkoak hiri hura hala desegitera eta bilhakatzera utzi zuen, erraiten duela: Sordes eius in pedibus eius, nec recordata est finis sui (Ierem. 1) . Bere likitskeriak eta lizuntasunak zituen oinetan, eta bere finaz ere etzen orhoitu. Erran bailu bezala: Oinak zituen lohiak, satsuak eta likitsak, haur da kausa eta arrazoina zeren hiri hura hala galdu zen. Bada, gauza komuna da eta ardurakoa, oinak likits