Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/191

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<192>

Adin hartan, hirur hogoi urthetaraz gero konzientzarik eztuenaz, bere aphetitu desordenatuetarik gibelatzen eztenaz, eztagizula konturik. Eta are gutiago, orduan berriro gaixtakeria pensatzen eta egiten hasten denaz: hartzaz etsi ezazu, hura emazu galdutzat.

130 Hainak eta halakoak mehatxatzeintu Jeremias profetak hitz estali batzuen azpian, erraiten duela: Vae nobis, quia declinavit dies, quia longiores factae sunt umbrae vesperi (Ierem. 6). Ai gure urrikalkizunak, galdu gara, egin du gureak. Zeren akhabatu hurran da eguna, beheititu da iguzkia, eta itzala ere luzatuago da arratsaldean. Zer erran nahi du minzatze molde hunek? Baldinba iguzkiak, bethiere ageri den bezala, luzeago egin behar du itzala arratsaldean, eguerdian baino. Zeren eguerdian gaindik behera artez, eta arratsaldean saihetsetik, soslai emaiten baitu. Ordea, guztiarekin ere, zeren haur hunela gerthatzen den, erraiten zaiku begira dugula, galduak goazila. Nola aditzen da, bada, haur? Aditzen da galduak goazila, ez zeren ikhusten dugun iguzki hunek egiten duen arratsaldean itzala handiago eta luzeago, baina zeren gure arratsaldean, zahartzean, adina irauliaz eta beheitituaz dohanean, eta dihoakunean, mendekatzeko,