<193>
enganatzeko, eta are bizitzeko nahia, eta desira ere, berretzenago eta luzatzenago zaikun; zeren zaharrago, eta gaixtoago egiten garen: hargatik erraiten du galduak goazila.
Badakigu parabisurako denak eztuela behar bekhaturik, eta ez bekhaturen notharik, eta ez zimurdurarik. Non habentem maculam aut rugam (Ephes. 9). Badakigu utzi behar direla aztura gaixtoak aitzinetik. Eta zuk, gazte zinenean, erraiten zenduen etzela orduan lekhurik, baina zahartzean guztiak falta gabe utziko zinituela. Bada, orai han zara, bazterrean zara, zahartu zara eta, alabaina, egundaino baino barrenago sartzen zara, lehen bezain gaixto, edo gaixtoago zara. Zer egin gogo duzu, bada? Zertan pensatzen duzu? Zeren begira zaude? Zahartzearen? Han zara. Ephearen? Konplitu da. Konpli ezazu, bada, zuk ere zeure hitza eta promesa, zahar zindezineko eman zenduena.
Erranen duzu: "Badut oraino bertze ephe bat ere: eztira oraino denbora guztiak iragan. Egia da, erran nuen zahartzean onduko nintzela, orduko zen lehen ephea. Baina har dezaket bigarren bat ere. Zeren oraino, zahar naizenagatik, bizi naiteke gehiago ere. Bada azken urthean, hiltzerako aitzinean, falta gabe, falta guztiak erremediatukoitut. Orduan neure hitzak edukikoitut,