«Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/54»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: XIV. KONTRAPAS 1 Heuskara, jalgi adi kanpora. Garaziko herria benedika dadila, heuskarari eman dio behar duien thornuia. Heuskara, jalgi adi plazara....) |
|||
Edukia (transklusioa egiteko): | Edukia (transklusioa egiteko): | ||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
Heuskara, | Heuskara, | ||
+ | |||
habil mundu guzira. | habil mundu guzira. | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:03, 28 abendua 2018 data duena
XIV. KONTRAPAS
1 Heuskara, jalgi adi kanpora.
Garaziko herria
benedika dadila,
heuskarari eman dio
behar duien thornuia.
Heuskara,
jalgi adi plazara.
8 Berze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien;
orai dute phorogatu
enganatu zirela.
Heuskara,
jalgi adi mundura.
14 Lengoajetan ohi inzan
estimatze gutitan;
orai aldiz hik behar duk
ohoria orotan.
Heuskara,
habil mundu guzira.
20 Berzeak oro izan dira
bere goihen gradora;
orai hura iganen da
berze ororen gainera.
Heuskara.
25 Baskoak orok preziatzen,
heuskara ez jakin harren,
orok ikhasiren dute
orai zer den heuskara.
Heuskara.
30 Oraidano egon bahiz
inprimitu bagerik,
hi engoitik ebiliren
mundu guzietarik.
Heuskara.
35 Ezein ere lengoajerik
ez franzesa ez berzerik
orai ezta erideiten
heuskararen parerik.
Heuskara,
jalgi adi danzara.