XV. SAUTRELA
1 Heuskara da kanpora eta goazen oro danzara.
2 O heuskara, lauda ezak Garaziko herria,
zeren hantik ukhen baituk behar duian thornuia.
Lehenago hi baitinzan lengoajetan azkena,
orai, aldiz, izanen iz orotako lehena.
6 Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden,
bana haien lengoajiaz berze oro burlatzen,
zeren ezein eskripturan erideiten ezpaitzen.
Orai dute ikhasiren nola gauza hona zen.
10 Heuskaldun den gizon orok altxa beza buruia,
ezi huien lengoajia izanen da floria.
Prinze eta jaun handiek orok haren galdia,
eskribatuz hal balute ikhasteko desira.
14 Desir hura konplitu du Garaziko naturak
eta haren adiskide orai Bordelen denak.
Lehen inprimizalia heuskararen hura da;
basko oro obligatu jagoitikoz hargana.
18 Etai lelori bai lelo leloa zarai leloa.
Heuskara da kanpora eta goazen oro danzara.