XIV. KONTRAPAS
1 Heuskara, jalgi adi kanpora.
Garaziko herria
benedika dadila,
heuskarari eman dio
behar duien thornuia.
Heuskara,
jalgi adi plazara.
8 Berze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien;
orai dute phorogatu
enganatu zirela.
Heuskara,
jalgi adi mundura.
14 Lengoajetan ohi inzan
estimatze gutitan;
orai aldiz hik behar duk
ohoria orotan.
Heuskara,
habil mundu guzira.
20 Berzeak oro izan dira
bere goihen gradora;
orai hura iganen da
berze ororen gainera.
Heuskara.
25 Baskoak orok preziatzen,
heuskara ez jakin harren,
orok ikhasiren dute
orai zer den heuskara.
Heuskara.
30 Oraidano egon bahiz
inprimitu bagerik,
hi engoitik ebiliren
mundu guzietarik.
Heuskara.
35 Ezein ere lengoajerik
ez franzesa ez berzerik
orai ezta erideiten
heuskararen parerik.
Heuskara,
jalgi adi danzara.