Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/53

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jeinkuari egiten duk injuria handia:

hura borrer egiten duk, juje eure buruia.


88 Zertan juja hik baitazak eure izterbegia,

hartan kondemnatzen dukek ihaurk eure buruia

eta hartan eztakidik eskusarik balia.

Erakustak ehon ere nor den ogengabia.


92 Jangoikua, orai dizit egiteko handia:

hiri honetan eriotzez hiltzen duzu jendia.

Gathibutan hil enadin, gizon ogengabia,

osorik, othoi, jalgiteko zuk idazu bidia,

izterbegiak eztagidan gibeletik irria:

«ogenduru zuian eta han galdu dik bizia».


98 Libertatia nola baita gauzetako hobena,

gathibutan egoitia hala pena gaitzena.

Ni bezala eztadila, othoi, ehor engana,

ezetare hitz orotan fida ere gizona.

Jangoikua, zuk begira niri ere zuzena.


Amen.