Jangoikoak nizaz ere hala agian egin du.
64 Mosen Bernat, pensa ezak karzel hori gaitz bada,
nonbait ere ifernuia are gaitzago dela;
heben hik badukek, bana haiek ez, nork konsola;
penak heben fin dik sarri, haienak ez sekulan.
68 Batre minik heben eztuk, lekot jalgi nahia;
han direnek bethi die suian pena handia,
pena handi, izigarri, ezein pausu gabia;
harzaz orhit adi eta dukek pazienzia.
72 Berzen gaztigari inzan, orai adi gaztiga;
pena honez orhit eta hangoa ezak kojita;
hebengoaz berzekoa albaheza eskusa,
unsa enplegatu dukek heben eure denbora.
76 Hor balego, gaztiga iro ihaurk berze guzia;
bada orai gaztig'ezak, aldiz, eure buria,
kirisailuiari nola hiri hel eztakia:
berzer argi egin eta erratzen dik buruia.
80 Hiri egin badaraie bidegabe handia,
Jeinkoari gomend'ezak eure gauza guzia;
hark orori emanen dik bere merexituia:
gaizkigiler pena handi, pazienter gloria.
84 Eztazala gaitzeriztez damna heure buruia,
desiratuz gaixtoari hel dakion gaizkia;