«Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/35»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 19 Alhor hartan hel badakit ereitera hazia eta ene bada ere lastoa eta bihia, ez batori ahal duket ezetare berzia; lan eginaz esker gaixto, galdu irabazia, ber...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:24, 28 abendua 2018 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


19 Alhor hartan hel badakit ereitera hazia

eta ene bada ere lastoa eta bihia,

ez batori ahal duket ezetare berzia;

lan eginaz esker gaixto, galdu irabazia,

berzerenzat gelditzen da ene zuzenbidia;

agian gera alabareki ezkonduko semia.


25 Amoria ehork ere eztu nahi partitu;

nik eztakit berziak bana, ni ari niz bekhatu;

beriareki ekhustiaz hain hain noha penatu,

hek dostetan, ni neketan; orduian errabiatu.


29 Jelosiak eztitzaket nik gaitz erran sekulan;

maite nuiena nahi enuke ehork hunki liazadan;

berzerenaz izan nuzu amoros lekhu batetan,

beriagana jelosturik desesperatzer ninzan.


33 Amoria ezin zenzuz ezin daite goberna,

anhitzetan honesten du guti behar duiena;

arnoak bano gaizkiago ordi diro persona;

sarri estaka, berant laxa, hark hatzeman dezana.


37 Amoria itsu da eta eztazagu zuzena

eztu uste berzerik dela, lekot maite duiena;

suiak bano gaizkiago erra diro gizona;

itxasoak ez iraungi eratxeki dadina.


V. AMOROS SEKRETUKI DENA