Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/36

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Andre eder jentil batek bihotza deraut ebatsi,

harzaz orhit nadinian deus ere ezin iretsi;

nik hura nola, nahi nuke hark banenza onhetsi;

ezin benturatuz nago, beldur dakion gaitzi.


5 Mirail bat nik ahal banu hala luien donoa,

neure gogoa nerakutson sekretuki han barna,

han berian nik nakusen harena ere nigana,

hutsik ezin egin nezan behin ere hargana.


9 Ene gaizki penatzeko hain ederrik sortu zen,

gaoaz eta egunaz ere gaizki nizi penatzen;

harekila bat banadi, bihotza zait harritzen,

neure penen erraitera are eniz ausartzen.


13 Ene gogoa baliaki, maite bide ninduke;

ni errege balin baninz, erregina lizate;

hura hala nahi baliz, elgarreki ginate;

haren haurrak eta eniak aurride oso lirate.


17 Balinetan nik banerro hari neure bihotza

eta gero balin balit respuesta bortitza,

dardoak bano lehen liro erdira ene bihotza;

duda gabe eror nainde han berian hilhotza.


21 Artizarrak berzetarik abantaila darama:

halaber da anderetan ni penatzen nuiena;

hanbat da eder eta jentil, harzaz erho narama;

zori honian sortu date haren besoan datzana.