Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/37

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


25 Ene gogoa nola baita zuzen jarri hargana,

haren'ere Jangoikoak dakarrela nigana,

ene pena sar dakion bihotzian barrena,

gogo hunez egin dazan desiratzen dudana.


VI. AMOROSEN PARTITZIA


1 Parti albanengidio, hark ez luke parerik,

alabana nik eztizit hain hon deritzadanik.


3 Amore bat onhetsi dut guziz soberatuki,

ene arima eta bihotza josi dira hareki;

haren irudi ederrori begietan ehoki,

harzaz orhit nadinian, bihotza doat ebaki.


7 Nik hargana hanbat dizit amorio handia,

harekila egoitiaz ezpaneinde enoia;

harganiko partitzia ene eihargarria;

berriz ikus dirodano, bethi malenkonia.


11 Elas, ene amoria, nola nuzun penatzen,

zurekila ezin bathuz bihotzian erratzen;

ene gaizki penatzeko segur sorthu zinaden;

penak oro hon lirate, zu bazina orhitzen.


15 Minzatzeko zurekila gau bat nahi nikezi,

hilabete konpliturik hura luza baledi,

arranguren khondatzeko asti nuien frangoki,

ezein ere beldur gabe egoiteko zureki.