19 Orai porogatzen dizit dakitenen errana:
ehork utzi eztazala eskuietan duiena.
Elas, itzul albaneza iragan den denbora,
segur orai enikezi dudan gogoanbeharra.
23 Denbora hartan ohi nizin nik zugatik dolore,
orai aldiz zure faltaz muthatu niz ni ere;
malenkonia etzitela; badukezu amore,
bana ordu bazinduke zenzatzeko zuk ere.
27 Badakizu, dolorian partaide niz ni ere
eta zure muthatzeko ez ogenik batere;
neure gaizki penatzeko har zinzadan amore;
jagoitikoz ukhenen dut nik zugatik dolore.
VII. AMOROS JELOSIA
1 Beti penaz izatia gaitz da, ene amare;
beti ere behar duta nik zugatik dolore?
3 Amore bat ukhen dizit miragarri jentilik;
harekila ninzanian enuien nik faltarik;
nik jagoitik ezin nuke hura bezain maiterik;
haren minez orai nago ezin hilez bizirik.
7 Norkbait ere amoria niri daraut muthatu,
nik eztakit zer den bana estamendu berri du;
ohi nola aspaldian nahi etzait minzatu,
zerk anderehantu duien behar dizit galdatu.