Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/39

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


11 Sekretuki behar dizit harekila minzatu,

ordu hartan jagoitikoz etsai ezpa baketu;

niri unsa ezpadagit, behar dizit pintatu;

ene buruia ziaidazu harendako abastu.


15 Amoria, nor izan da gure bion artian?

Muthaturik bazabiltza ia aspaldi handian,

nik zugana, dakidala, faltatu eztut bizian;

biok behin sekretuki nonbait minza gitian.


19 Ehon ere eztakusat nihaur bezain erhorik:

nik norgatik pena baitut, hark ene eztu axolik;

zuhur baninz, baninzande ni ere hura gaberik,

alabana ezin utzi behin ere gogotik.

23 Jende honak, bihotza daut bethi ere nigarrez,

neure amore xotiltua galdu dudan beldurrez;

gaoaz lorik ezin daidit haren gogoanbeharrez;

gogoanbehar handi dizit bethe nuien adarrez.


27 Jangoikoa, edetazu amoria gogotik

eta haren irudia ene begietarik.

Hark nigana eztaduka unsa leialdaterik,

ni ere elikaturen niz orai hura gaberik;

saroia da lohitu eta eztut haren beharrik;

nahi badut, ukhenen dut orai ere berririk.


VlII.- POTAREN GALDATZIA