19 Alhor hartan hel badakit ereitera hazia
eta ene bada ere lastoa eta bihia,
ez batori ahal duket ezetare berzia;
lan eginaz esker gaixto, galdu irabazia,
berzerenzat gelditzen da ene zuzenbidia;
agian gera alabareki ezkonduko semia.
25 Amoria ehork ere eztu nahi partitu;
nik eztakit berziak bana, ni ari niz bekhatu;
beriareki ekhustiaz hain hain noha penatu,
hek dostetan, ni neketan; orduian errabiatu.
29 Jelosiak eztitzaket nik gaitz erran sekulan;
maite nuiena nahi enuke ehork hunki liazadan;
berzerenaz izan nuzu amoros lekhu batetan,
beriagana jelosturik desesperatzer ninzan.
33 Amoria ezin zenzuz ezin daite goberna,
anhitzetan honesten du guti behar duiena;
arnoak bano gaizkiago ordi diro persona;
sarri estaka, berant laxa, hark hatzeman dezana.
37 Amoria itsu da eta eztazagu zuzena
eztu uste berzerik dela, lekot maite duiena;
suiak bano gaizkiago erra diro gizona;
itxasoak ez iraungi eratxeki dadina.
V. AMOROS SEKRETUKI DENA