Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/34

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


63 Nor da gizon modorroa harzaz orhit eztena

eta gero halakoa gaitz erraiten duiena?

Ezta gizon naturazko hala egiten duiena.

Zeren eztu ezagutzen hala hongi egina?


IV. EZKONDUIEN KOPLAK


1 Jangoikoa, edetazu berzerena gogotik,

bera kaptiba da eta ni gathibu hargatik.


3 Ni gathibu nadukana kaptiba da berzeren;

ene ditxak hala egin du, ni gathibu bigaren;

gogo honez izanen niz, bizi baniz, bataren,

bana bortxaz baiezila ez jagoitik berziaren.


7 Berzerena har dazanak beretako amore

oborotan ukhenen du plazer bano dolore;

batzarriak bekhan eta beldurreki dirate,

guti uste dutenian gaitza bertan sor daite.


11 Honestea berzerena erhogoa handi da,

plazer baten ukhenen du anhitz malenkonia:

begiez ikus, ezin minza; han dakusat nekia;

beriareki datzanian enetako aizia.


15 Perileki baiezila ezin noake hargana

eta agian hark orduian ezpaituke aizina;

badu ere, beldur date; bertan doha harzara;

nik nahien dudanian, berzek besoan daratza.