«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/190»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zeren beharrak anhitz gauza eragin dezake. Aberatsa ere urguilu gerthatzea, komun da, ardurako gauza da, zeren nola nehoren men gabe, berak baitu bere dina eta behar duena...)
 
 
Goiburua (noinclude):Goiburua (noinclude):
1. lerroa: 1. lerroa:
<190>
+
<191>
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
1. lerroa: 1. lerroa:
zeren beharrak anhitz gauza eragin dezake. Aberatsa ere urguilu gerthatzea, komun da, ardurako gauza da, zeren nola nehoren men gabe, berak baitu bere dina eta behar duena, hark urguilutzen du, hark handitzen eta hantzen du. Bada, presuna gazte bat bere obretan eta joan-ethorrietan arin eta erho izaitea, ezta ongi, baina badirudi aphur bat bedere, adinak desenkusatzen duela. Baina probeak zer okhasino du urguilutzeko? Aberatsak gezurti izaiteko? Eta presuna zaharrak gazte denborako tornuetara eta erhokerietara bihurtzeko? Bekhatu hauk, eta guztiz ere zahartasunekoek, eztute desenkusarik, eztute estakururik, eta ez ederztatzeko biderik, eta halatan zaitza hain gaitzi eta itsusi Jainkoari.
+
izaitea, zeren lurrean baitabiltza. Zer antsia zen, beraz, hargatik? Baldin begitartea, bisaia izan balu likits, badirudi arrazoina izan zukeiela egin zuenaren egiteaz, baina oinakgatik zer antsia zen? Eta alabaina, hargatik, oinetako likitskeriakgatik erraiten da galdu zela; zeren nola zahartzea baita azken adina, eta bizitzearen bazterra eta hondarra, hala dira oinak ere gorputzaren fina, akhabanza. Eta halatan, oinetan likits izaiteak erran nahi zuen, zahartzean zela likits eta gaixto, eta etzela bere finaz ere orhoitu, eta halatan galdu zela. Zeren zahartzean gaixto dena, eta orduan bere salbamenduaz orhoitzen eztena, gaitz da galdu gabe eskapatzea. Erraiten du San Ziprianok: ''Sicut in lignis ipsa reproba arbor comparet quae post flores, fructus optimos cultori suo non exhibet, sic et in hominibus ipse reprobus est quem flos iuventutis deserit, et tamen in sui corporis senectute, bonorum operum fructus proferre parvipendit'' (Cyprian. de 12 abusio abusioc 2). Nola zuhaitza baita zuhaitz alferra, fauna, idorra eta agorra, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik jasaiten eztuena, hala da gizona ere gizon alferra eta guti balioa, bere gaztetasuneko lorea eta berdetasuna iraganez gero, obra onen fruiturik gabe dagoena. Gizonak, nehoiz ere izaitekotz, behar luke hogoi urthetan izan laster eta arin; hogoi eta hamarretan indar eta sendo; berrogoietan zentzu eta adimendu; berrogoi eta hamarretan diru eta hazienda; eta hirur hogoietan debozino eta konzientzia.
 
 
 
 
§ 2
 
 
 
 
 
129    Egun batez permititu zuen Jainkoak desegin zezaten bere etsaiek Jerusalemeko hiri eder famatu hura, utzi zerauen hartzaz nahi zuten guztia zegitela. Eta nola Jainkoak ezpaitu behin ere nehor bidegabeki gaztigatzen, emaiten du arrazoina Jeremias profetak, ea zergatik Jainkoak hiri hura hala desegitera eta bilhakatzera utzi zuen, erraiten duela: ''Sordes eius in pedibus eius, nec recordata est finis sui'' (Ierem. 1) . Bere likitskeriak eta lizuntasunak zituen oinetan, eta bere finaz ere etzen orhoitu. Erran bailu bezala: Oinak zituen lohiak, satsuak eta likitsak, haur da kausa eta arrazoina zeren hiri hura hala galdu zen. Bada, gauza komuna da eta ardurakoa, oinak likits
 

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:55, 3 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<191>

izaitea, zeren lurrean baitabiltza. Zer antsia zen, beraz, hargatik? Baldin begitartea, bisaia izan balu likits, badirudi arrazoina izan zukeiela egin zuenaren egiteaz, baina oinakgatik zer antsia zen? Eta alabaina, hargatik, oinetako likitskeriakgatik erraiten da galdu zela; zeren nola zahartzea baita azken adina, eta bizitzearen bazterra eta hondarra, hala dira oinak ere gorputzaren fina, akhabanza. Eta halatan, oinetan likits izaiteak erran nahi zuen, zahartzean zela likits eta gaixto, eta etzela bere finaz ere orhoitu, eta halatan galdu zela. Zeren zahartzean gaixto dena, eta orduan bere salbamenduaz orhoitzen eztena, gaitz da galdu gabe eskapatzea. Erraiten du San Ziprianok: Sicut in lignis ipsa reproba arbor comparet quae post flores, fructus optimos cultori suo non exhibet, sic et in hominibus ipse reprobus est quem flos iuventutis deserit, et tamen in sui corporis senectute, bonorum operum fructus proferre parvipendit (Cyprian. de 12 abusio abusioc 2). Nola zuhaitza baita zuhaitz alferra, fauna, idorra eta agorra, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik jasaiten eztuena, hala da gizona ere gizon alferra eta guti balioa, bere gaztetasuneko lorea eta berdetasuna iraganez gero, obra onen fruiturik gabe dagoena. Gizonak, nehoiz ere izaitekotz, behar luke hogoi urthetan izan laster eta arin; hogoi eta hamarretan indar eta sendo; berrogoietan zentzu eta adimendu; berrogoi eta hamarretan diru eta hazienda; eta hirur hogoietan debozino eta konzientzia.