<98>
itzala bezala, Fugit velut vmbra, dugun ikhusi itzala zer den, jakin dezagun gure ezdeusa zer den, itzala gauza falsu bat da, eta gauza hila, erran ziniro, gauza bat mobitzen denian, eta lekhutik, lekhura igitzen, eta igaraiten, haren itzala ere; gauza bizi bat dela, ala baina itzala gauza hila da, eta ezdeusa, ezta deusere argiaren pribazione bat baizi, gorpis bat representatzen du itzalak eta, gorpitza ezpalis artian, itzala argia lizate, zeren argiaren, eta itzalaren artian gorpiz bat, zer ere baita, jarririk argia enpaxatzen du gorpitzak, eta itzala hantik formatzen da eta egiten, hanbateki itzala ezta deus, argiaren pribazionia baizi, gorpitzaren aldetik heldu dena, hala dio haren izenak, Vmbra nihil est aliud, nisi defectus luminis ex obstaculo corporis. Gure bizia, gure denbora, gure izatia, gure honak eztira deus ere itzal bat baizi, gauza hil bat, eta miserable bat.
Gure bizia, gure denbora oro hirur gauzak egiten dute, igarenak, presenzian denak, eta jitekoak, hala emaiten du ere filosofiak denborari bere dibisionia, Est ens secundum prius & posterius, & constat praeterito, praesenti, & futuro, denbora da gauza bat, igarenaz, presentekoaz, eta jitekoaz egiten baita, eta zeren hirur parte haietarik gure biziak ezpaitu poseditzen bat baizi, baita presentekoa, eta bat hura baita bi pribazione haien erdian, igarenaren, eta jitekoaren erdian, ala baina ezta ez bata, ez bertzia, hanbateki gure bizia ezta deus ere, itzal bat, baizi badoa itzala bezala Fugit velut vmbra.
Igarena ezta gure, jitekoa ezta gure, ezta gure