Orrialde:Tartas 1666.djvu/100

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<99>

presenzian dena baizi, zer da presenzian dena, igarenaren, eta jitekoaren artian pundu, eta momento bakoiz bat, bata bertziaganik erdiratzeko, eta berhetzeko, pundu eta momento bakoitz hura, hanbat da labur, mehar eta ezdeus, non, kasi ezpaita moienik ediren eta atrapa ahal dezagun, ezta jagoiti gelditzen, lasterrez doa, haren izatia oro lasterrian da, Consistit in continuo fluxu, fluit semper, & fluet, hala doen gauzaz, errazu itzal bat dela, eztela, gauza bizia, baina gauza hila dela.

Erraiten dugunian gure biziagatik bizia dela, tronpatzen gira, egiaren erraiteko, behar gunduke erran, gure bizia herio bat dela, zeren dena beno gehiago da, eztena, badu izena, baina ez izana, gure biziak hirur partetarik, eztu bat baizi, eztu igarena, eztu jinen dena, eztu presentekoa baizi, eta present dena ere eztakigu noiz dugun, hala gure bizia ezta bizi bat, baina propiki minzatzera da egiazko herio bat, hargatik San Gregorio handiak erran du, Temporalis vita aeterna vitae comparata, mors est potius dicenda, quam vita: mundu hontako bizia bertze munduko bizitze eternalarekin konparaturik, ezta erran behar bizia, dela, baina erran behar da herioa dela, herioa bada, ezta deus ere biziaren pribazionia baizi, pribazionia bada, itzala da, eta Job saindiaren errana egia da, gizona itzal bat da, eta haren bizia badoa itzala bezala. Fujit belut bnbra. Profeta Roialak ere ederki erran du gure miseria zonbat handi den, gure bizia konparatu dianian itzalareki, Dies mei sicut vmbra declinauerunt, & ego sicut foenum arui. Ene egunak, eta ene denbora itzala bezala joan dira, igaren