<97>
Badeia deus ere mundian hain sinplerik, hain flakorik, eta hain fite galtzen ahal denik, nola baita lilia? Iguskiak zoinbat orduz ikhusten du lilia goizian sortzen, eta arratsian hiltzen; goizian eder, fresko, esperanza handitako; arratsian itsusi, triste, beltz eta hil kolore; goizian amuros, maitagarri, alegera; arratsian hastiogarri, illunpe, graziagabe.
Bada, Job saindiak gizona konparatzen du lili bateki, eta lilia bada gauza sinple bat; gizona ezin date gauza miserable bat, eta sinple bat baizi. San Gregorio handiak, liliaren, eta gizonaren konparazionia hon edireiten du gisa hontan, Quid sunt nati homines in mundo, nisi quidam flores in campo: homo etenim more floris procedit ex occulto, & subito apparet in publico, qui statim ex publico, per sortem retrahitur ad occultum. Zer dira gizonak mundian, liliak elgetan diren bezala baizi, liliaren pare gizona luphetik agertzen da mundian eta gero mundutik, guttien uste dianian, badoa lupherat, gordatzen da, ezta haboro mundian agertzen, lilia bezala agertzen da, eta gordatzen da. Quasi flos egreditur, & conteritur.
Job saindiak, eta San Gregorio aita saindu, eta Elizako doktor handiak, erraiten badute, gizona, eta lilia, biak bardin sinple eta flako direla, neure adiskidia, dugun erran zuk, eta nik, gizona gauza miserable bat dela eta, bere miseria ikhusirik, ezpada bere herioaz mundu hontan orhitzen, erho handi bat datekiala, eta bertze mundian galdu bat, eta miserable handi bat izanen dela. Job saindiak dio haboro, gizona ihesi doela