Orrialde:Tartas 1666.djvu/97

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<96>

oroz bethia, zuhainze edo arbre ttipi hura da, gure bizia, edo gure biziaren izaria, eta mesura, zoinen zaiñak, bi sagu hek, xuriak eta belzak, gauaren, eta egunaren orenek, jaten, mutzen, hertzen, eta trenkhatzen baitituzte. Laur sugiak dira, laur elementen, laur kalitate diferentak, hotza, beroa, idorra, bustia, dragon hura da infernia, ezti haren gotera da munduko plazera, eta boluptatia, gure tronpagarria, gure galgarria, hari beha gaude, bertze danjerak oro ahatzera utzirik.

Neure adiskidia, konsidera ezazu zure miseria zonbat handi den, gaua, eguna, beroa, hotza, idorra bustia, mundia, infernia, zure kontre dira, haien artian gaixki zira, miseria horzaz orhiturik, orhit zite zure hilziaz, nahi bazira salbatu onsa hilik.

Zure biziaren korda oren oroz trenkhatzen da, sogizu zertan ziren, behar duzu onsa izan itsu, ezpaduzu nahi ikhusi zure miseria, eta zure danjera eta, hurak ikhusirik, nahi ezpazira, zure hilziaz orhiturik, konbertitu Jenkoaganat, eta egin penitenzia zure bekhatien gaiñian.

Job saindiak bazakian onsa gizona zonbat miserable zen, erran dianian: homo natus de muliere breui viuens tempore, repletur multis miserijs, qui quasi flos egreditur, & conteritur, & fugit velut umbra, & numquam in eodem statu permanet gizona, bere amaren sabaletik jalki denian, arte eta denbora laburrez, miseria, eta dolore handiz betherik, bizi da, lilia bezala, liliaren pare agertzen da, eta gordatzen da, badoa itzala bezala, ezta jagoiti egoiten, ez baratzen ohi bezala estatu batetan, bethi mutatzen da bethi kanbiatzen da, ezta behin ere ohikoa.