Orrialde:Tartas 1666.djvu/96

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<95>

hilzeko.

San Damaszeno jaunak, gure miseria, onsa, eta ederki erakusten du, figura, eta parabola eder hontzaz, dio saindu hark, gizon bat egun batez, animale gaixto, eta kruel baten ihesi, zoela, zoin deitatzen baita unikornis, erori zela, leze, ozin, eta xilo handi batera, erortian leze hartara, lotu zela ting tinka, zuhainze edo arbre xipi bati; zoin baitzen leze haren bazterrian, ezparanza zialarik, segur zela bere hoñak leze haren zolan bermaturik, eta bere eskuies, eta bere besoez pareteko arbria tinkaturik, so eginik, gizon hark lekhu triste hari, ikhusi du, bi sagu, bata xuri, bertzia beltz zuhainze haren zaiñen eta razinen, jaten, eta trenkatzen, eta kasi, zuhaintza, zaiñak trenkaturik erortera zoela, ikhusi du halaber oziñ, eta leze haren zolan, dragon terrible, eta horrible bat, ahotik su, etaze, urtikiten ziala, iduri ezi ingurunekoak bizirik, iretsi, eta deboratu behar zutiala; ikhusi du haboro leze oziñ haren bi bazteretarik laur suge handiren buriak jalkiten zirela, ikhusi du goiti so eginik, zuhainze haren adarretan behera erorten zela, ezti gotera bat eta, konsideratu gabe pian, eta bazterretan, danjerak zonbat ziren handiak, gizon hura zagoela, ahoa zabalturik, ezti haren goteraren jateko, eta gozatzeko.

Figura, eta parabola honen explikazionia enzun ezazu, nahi baduzu ikhusi, eta ezagutu onsa zure miseria, eta kondizione miserablia, Unikornis, bestia gaixto, eta kruel hura da herioa, gizonari, eta emaztiari gerla oren oroz egiten diana ozin eta leze hura da, mundia, tribulazione, eta kalamitate