<94>
Egin behar dugu paboak, xori urguilutsu, eta superbios hark egiten dian bezala, xori hark bere lumak ederrak ditu ahal den bezanbat xori hark bere luma ederrak zabaltzen ditu, eta hedatzen, eta arrota bat edo mirail bat eginik bere lumez, hetan glorifikatzen da, eta bere plazerak hartzen prinzipalki noiz ere iguskia klar eta garbi baita haren leinhuru, eta listurek xori haren lumajia gehiago agertzen, eta edertzen baitituzte, baina zer gertatzen da xori hark, hanbat ditu bere zangoak, eta hoinak itsusi, eta diforme, nola baititu bere lumak eder, eta urguillutsu; eta so bat eginik bere zango eta hoin itsusier, bere lumaje ederra gorderik, ihesi doa, eta gordatzen da.
Guk ere hala egiten dugu, edo behar egin, gure parte gehiena, eta superiora, baita gure arima ederra da, noblia da, Jenkoaren imajinala, eta senblanziala kreatu da, Creauit Deus hominem ad imaginem, & similitudinem suam, baina gure parte aphala, eta inferiora baita gure gorpitza, itsusi da, diforme, lur eta erhautz, hala dio Jenesian, Formauit Deus hominem de limo terrae, egin diala Jenkoak gizona lurretik, ham bateki eder gira eta noble arimaren aldetik, eta itsusi, eta miserable gorpitzaren aldetik. Hala erran zian ere Jenesian Jenkoak Adami, eta Ebari bekhatia eginez geroz, Puluis es, & in puluerem reuerteris, Lur zira, eta erhauts, lurtu, eta erhaustu behar duzu egin badezagu so gure miseriari, eta gure sortziari, konsideraturik nola jalgiten giren lurretik, eta erhautsetik, gure banitatiak, eta gure urguilliak utzirik orhituko gira, gure hilziaz, bide hoberik zer nahi dugu onsa