Orrialde:Tartas 1666.djvu/94

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<93>

lan egiliaren borundate hona ikhusi duzunian, lana, eta langilia maitatuko dituzu. Goazin aitzina ene bidian, edukazu hon ene pena, eta trabaillia, ezta galdu izanen, zuk zuria har badezazu ene ordoen, zure arimaren salbatzeko, herioaz orhiturik, onsa bizirik onsa hil bazite.


Laurgarren Kapitulia


Kapitulu huntan frogatzen da arrazoiñez onsa hiltzeko bidia dela herioaz, eta hiltziaz orhitzia.


Lehen arrazoiña


Erran dut, eta porogatu onsa hilzeko bidia, dela herioaz orhitzia, orai presenzian azken kapitulu hontan nahi dut porogatu, eta erakhusi laur arrazoiñ diferentez bidia haur hanbat bide hona, eta segura dela, non ezpaita hoberik, neure adiskidia beha zite onsa lehen arrazoiñari, komunzki lehenak balia du biga, penarik eztuzun hilziaz orhitzeko, har zazu eneganik sekretu hon bat, eta eder bat, sogizu zure miseria, zure kondizionia, zure izatia zenbat den flako, ezdeus, miserable, frajil, eta korruptible, quant e quand orhituko zira zure herioaz, eta zure hilziaz, haur da ene lehen arrazoiña porogatzeko onsa hilzeko bidia dela, herioaz orhitzia, konsidera dezagun gure miseria, gure kondizionia, gure izatia, gure korrupzione handia.