Orrialde:Tartas 1666.djvu/93

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<92>

kleroak et Parize orok ikhusirik damnatia zela doktor handi haren arima, haren gorpitza, bela piker hiriz, kanporat eman, eta urtiki zuten, eta ez batere ehortzi lur saindian, zeren indiñe estimatu baitzuten, doktor damnatu haren ezurrek, lur saindia honki lezaten.

Akzident triste eta deplorable hark eman zian okasione Pariseko jaun, eta andere handiri bere bekhatiez, penitenzia handirik egitera, eta mundia kitaturik, desertietan, eta ermitajietan Jenkoaren zerbuxatzera, hala egin zian San Bruno Xartruzen relijioniaren lehen fondazaliak eta lehen autorak, zeren doktor damnatu haren desastria, eta malhurra ikhusirik ezpaitzian mundia edireiten segur, bere arimaren salbatzeko.

Neure adiskidia dudarik ezta, zure arimak behar diala jujatu Jenko semiaren tribunalian, eta zure arima eta gorpitza jujatuko direla, jujamendu jeneralian, juje justo haren beraren gortian, bi jujamendu hetzaz orhit zite, nahi bazira salbatu, eta zeren herioa lehen heduko baita, ezi ez bi jujamendu hek edukazu, zure hiltzia, zure herioa, zure gogoan, hala egiten duzularik, jujia, izanen da zure adeskide, eta zu jujiaren, biak arkord, eta ordian erranen duzu onsa hilzeko bidia, dela, ordu honez hiltziaz orhitzia.

Neure adiskidia kapitulu haur luzezko izan da, jiten dena ezta hanbat luze izanen, konsola zite ziauri ene ondoan, ikhusi behar dutuzu ene arrazoiñak porogatzeko ene bidia zonbat eder den, segur, eta hon, obra koroatzen du finak, beldur nuzu lana, eta langitia eztiren izanen zure gogoko, baina agian,