Orrialde:Tartas 1666.djvu/92

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<91>

meritatzen duten pagia, hilez geroz, Tribunal hartan nahi denak ongi jin, eta ohore errezebitu, hara heldu beno lehen harzatz, eta bere herioaz, ordu honez orhit dadin, zuhur bada, bertzela erho handi bat izanen da, eta juje justo haren sentenziaz, halakoak ukhanen du, azotia, galera, urkhabia, eta damnazione eternala.

Jujamendu partikular harzatz, zoin eginen baita hil ondoan, gure arimaz juje justo haren Tribunalian exenplu garraz bat, eta izigarri bat irakhurtzen dugu Pariseko doktor handi batez, doktor handi hura, fama eta reputazione handi batetan bizirik, gizon saindia, sabanta, gizon perestia, mundu guziek, partikularki Parise orok estimatzen zialarik, jin zen hilzera hil ondoan, biharemanian, kleroa, eta konpañia handi bat bildurik haren ohoretara, haren gorpitzaren bere tonbara, eta hobera ezarteko, kleroa hasi zen obsekioen kantatzen eta heldu zenian jaun aphez bat lehen nokturnia akabaturik, hilen ofizioan, Joben lekzioniaren kantatzera. Responde mihi, Hilak erran zian mundu guzier bizi izan baliz bezala, Accusatus sum, akusatia niz berri triste, eta izigarri hark zela kausa kleroa, eta konpañia oro iziturik, eta harriturik, kleroa retiratu zen, eta konpañia oro, biharamonian, hasi da kleroa kantatzen obsekioen, eta jaun Aphez bat hasi denian erraiten Responde mihi,Joben lekzione haren beraren, hilak dio, Iudicatus sum,jujatu niz, herenen aldian eta heren egunian, kleroa eta kasi Parise oro bildurik, jaun Aphezak erran zien bezain, Fite Responde mihi,hilak eman zian heren, eta azken arrapostia, Condemnatus sum, kondemnatia niz. Hantik harat,