Orrialde:Tartas 1666.djvu/89

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<88>

cupit, non potest non recordari extremum iudiçium: kupit, non potest non rekordari extremum iudizium: gosiak onsa honkiturik dagoenak eztu bertze pensamendurik nontik bere ogia jateko ukhenen dian baizi, hala hala, salbatu nahi denak, bere gogotik, eta bere bihotzetik, ezin galtzen du bere hiltzia, eta bere jujamendia.

Gose denak nahi du mundu hontan ikhusi bere ogia, salbatu nahi denak ere behar du konsideratu bere herioa, eta bere arimaren jujamendia, hala egin ezpadeza, bertze mundian ukhanen du gose errabiatia, hor errabiatiak dian bezala, egia haur erran zian, badu denbora luze, Profeta Roialak: Conuertentur ad vesperam, & famem patientur vt canes, & circuibunt ciuitatem, Berandian konbertituko dira, ibiliko dira, inguru, inguru, hiriaren, eta ziotatiaren murraillen aldian, edirenen dituzte portaliak zerraturik, eta gose gaitza, eta gose errabiatia, horek bezala, horen pare, patitu, eta soferitu behar ukhanen dute, ogirik ezin edirenez, nor uste duzu direla jende hurak, herioaz, orhit eztirenak.

Bertze autor debot batek segurtatzen gitu gure azken malhurra, eta, azken bekhatia dela, noiz ere gure herioaren, eta gure jujamendiaren orhitzia, eta memoria galdu baitugu, eta halakoaz nehork etsitu behar diala, kondurik ez egin, eduki galduzat. Magna jam est poena peccati memoriam futuri perdidisse iudicij.'

San Hieronimo jaunac dio, berritz, 'Facile contemnit omnia, qui semper cogitat se moriturum. Nork ere egun oroz konsideratzen baitu, sinhesten, eta ikhusten hilen dela, hil behar diala, halakoak mundia, munduko gauzak, urrhiak, zilharrak, plazerak,