Orrialde:Tartas 1666.djvu/88

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<87>

Ezta moienik jujamendiaz orhit zitian, herioaz orhitu gabe, biak, bata bertziaren ondoan heldu dira, bataz orhit bazite, bertzia, etzauzu ahatzeko, bata duzunian gogoan, biak han dirate, zaude han, eta erremedio hoberik eztuzu edirenen, bekhaturik ez egiteko, eta onsa hilzeko, nola herioaz orhitzia, nahi baduzu onhetsi San Bazilo jauna.

San Hieronimok eztu gitiago erraiten pundu hontan. Siue comedam, siue bibam, siue aliquid agam, semper insonat auribus meis vox illa horrifica, surgite mortui, venite ad iudicium.

Ala nizan neure janian, edo edanian, edo bertze zer nahi baita lanian, musika, aire, kantu, eta botz triste haur neure beharrietan, beti enzuten dut, hantik ezin akaza dirot, hilak zuti zitezte, ziaurizte ene jujamendiaren enzutera. Zer soldadoa zen doktor saindu haur, jan edanak ez, deusek ere haren gogotik ezin idokiten zian herioaren, eta jujamendiaren memoria, hala egin bagendeza, erran niro oren honian sorthu ginela, oren hobenian hiltzeko, eta hala egiten eztianagatik erranen dut, ebanjelio saindiak, Judas traidoriagatik erran diana, Vae homini, per quem filius hominis tradetur, bonum erat ei, si non natus fuisset homo ille. Maradikatu dela gizona, zoiñek gizonaren semia tradituko baitu, eta salduko, hobe zukian elizan jagoiti sorthu. Halakoaz ere nik erranen dut, ezpada herioaz ordu honez orhitzen, hobe zukiala elian sekula ekhia iguzkia ikhusi. Elizan jagoiti amaren sabelian konzebitu, eta hantik mundura jalki.

Autor debot batek, Climacus deithatzen denak, dio, Sicut qui esurit, recordatur panis, sic qui saluari