Orrialde:Tartas 1666.djvu/90

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<89>

ohoriak, pena gabe, fazilki kitatzen ditu, mesperexatzen, hetzaz kondu gutti egiten du mundu haur ezta deus, egizu kondu bertze mundiaz, hala egin zian, eta erran, gure jaunak bere pasionian, Pilato juje gaixto hari: Regnum meum non est de hoc mundo, ene erresuma ezta mundu hontako.

Salbatu nahi bazira, behar duzu, mundu haur mesperexatu, eta trufatu, eta perexatu, eta ohoratu bertze mundia, hala egitekoz, doktor saindu honen mania egizu hilziaz orhit zite, eta izanik ere mundu hontan eskale, eta miserable, izanen zira bertze, mundian Prinze, eta Errege.

San Augustino jaunak dio: Hac animaduersione percutitur peccator, vt moriens obliuiscatur sui, qui dum viueret oblitus est Dei, punizione justo batez azotatzen dela bekhatoria, hiltzian eztela orhitzen bere buriaz, zeren bizian, ezpaitzen orhitu Jenkoaz. Orhitu izan baliz bere herioaz, bizian, orhituko zen Jenkoaz hilzian, hanbateki bekhatoriak fin gaixto bat eta malhuros bat egiten du herioaz orhitu faltaz.

Gizona, eta deabrua gudukan, disputan, eta prozesian bizi dira, gizona sortuz geroz, mundu hontan, gizona hil den pundu, eta momenta berian, prozetza finalki, eta azken resortian jujatzen da gizonak nahi du arima Jenkoarenzat, justo den bezala, deabruak nahi du arima usurpatu eta arrimatu beretzat, prozezaren pieza fondamentalak dira obra honak, eta gaixtoak, eta nola prozes handi eta inportant horen arima, eta prezarik hobena baita hilziaz orhitzia, herioaren memoria, guthun haur prozezaren zakian ediren badeza jujiak,