Orrialde:Tartas 1666.djvu/76

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<75>

bertze akzione honetan, perseberatu zirela bere lanpak olioz betherik, pizturik eta argirika presto eduki zutiela, hartakoz espos esposak jin zirenian, ediren zutiela bekhatugabe, eta obra honetan, eta forma, eta disposizione hon, eta eder hartan ediren zutialakotz, errezebitu zutiala bere konpanian, eta jujatu diñiak bere ezteien banketian haiekila batian plazer hartzeko.

Eta zeren bost birjina erhoek ukhanik ere bere ohoria, eta bere birjinitatia oso, ezpaitzuten bere lanpetan argirik ez oliorik, erran nahi dut, ezpaiziren enplegatzen obra honetan, miserikordian karitatian, eta bertze akzione ederretan, eta meritorio direnetan, hori dela kausa pribatu izan, ziren espos, esposaren konpañiatik, eta hantik, eta haien ezteietarik desohore handireki akazatu.

Erran den bezala, salbatzeko, bi gauza behar da, ez egin bekhaturik, eta egin obra honik, bost birjina zuhurrek, bi gauza hok bazutien, baina bost birjina erhoek, etzuten bi gauza hetarik bata baizi, baina sekonta ez, zeren haien lanpak hilik zaudian, olio gabe, argi gabe, hori da arrazoiña, zergatik, bost zuhurrak baitziren salbatu, eta bost erhoak damnatu.

San Gregorio doktoraren pensamendu saindia konfirmatzen du gure jaunaren erranak, gisa hontan. Sint lumbi vestri praecincti, & lucernae vestrae ardentes in manibus vestris.

Zien haragia, zien erraiñak, zien gorpitzak, onsa gerrikaturik iduki itzazie, zien haragiaren akuliak, eta tentazione gaixtoak, daudian, onsa bridaturik, estekaturik, eta mortifikaturik, ez