Orrialde:Tartas 1666.djvu/75

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<74>

Egia hori hala dela, segurtatzen da, zeren doktor saindu hark berak, erran den lekhuan baitio, Multi enim, quamuis de Christi bonitate plurimum sperent, gaudium tamen non habent, dum continenter viuent, nisi in laudibus hominum. Haiñitz personak esperanza dute Jenkoaren ontasunian, eta miserikordian, bere birjinitatian eta puritatian baiña bere bihotzetan, eta konzienzian ez hartzen plazerik, munduko laudorietan baizi ageri da hantik, hamar birjinen fortuna bortz zuhurrak salbatu humilitatiak, bost elgerrak galdu banitatiak.

Galda banezazu nontik heldu zen hamar birjina haien dixa eta bentura diferenta, erranen dut, bortz zuhurrak orhitu zirela herioaz eta bortz erhoak etzirela orhitu herioaz.

San Gregorio doktorak dio eztela aski gaizkirik ez egitia, salbatzeko, baiña oraño behar dela onsa egiñ, ebitatu bekhatu mortalak, eta egiñ obra onak, Minus est mala non agere, nisi etiam quis studeat bonis operibus insudare, Gutixe dela gaizkirik ez egitia, bat bedera, ezpadadi enseia obra onen egitera Doktor saindu hark berak dio oraño erran den lekhuan kastitatia, birjinitatia eztela on, gutti dela, ezdeusa dela, kastitatia, eta xahutasuna gabe, Nec castitas ergo magna est sine bono opere, nec opus bonum est sine castitate.

Hementik neure arrazoiña idokiten dut bortz birjina zuhurren alde, eta bortz birjina erhoen kontre, eta diot bortz birjina zuhurrak, ez zutela solamente, haragiaren bekhatia ebitatu, faltarik ez zutela bere ohoriaren kontre egin baina gehiago bere obra honetan, miserikordian, karitatian eta