Orrialde:Tartas 1666.djvu/74

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<73>

etzutiet ezagutzen, egon zitezte bijilant, eta presto, zeren ezpaitakizie eguna ez orena. Nescio vos.

Hamar birjinen Ebanjelioa ezarri dut euskaraz osoki, zeren ederra baita, eta hantik esperanza baitut idoziko dugula gauza ederrik ene onsa hiltzeko bidiaren faboretan.

San Augustin Elizako lehen doktorak dio bortz birjina zuhurrak salbatu zirela, eta Esposaren ezteietan ukhen zutela bere partia, zeren bere birjinitatia Jenkoaren amorekatik, baitzuten begiratu, eta ez mundiaren amorekatik, oro Jenkoagatik, eta ez deus mundiagatik.

Halaber bortz birjina erhoak galdu izan zirela, zeren bere birjinitatia bai tzuten konserbatzen ez Jenkoagatik, baiña munduko ohoriagatik, oro mundiagatik, deusere Jenkoagatik, bortz birjina zuhurrak salbatu zirela, humilitatia zela kausa, eta bortz, birjina elgerrak galdu, urguillia zela kausa, hala dio Doktor saindiak. Sed quia ista continentia partim coram Deo fit, ut illi placeatur interiore gaudio conscientiae, partim coram hominibus tantum, vt gloria humana capiatur, quinque dicantur sapientes, & quinque stultae, vtraeque tamen virgines, quia vtraque continentia est, quamuis diuerso fomite gaudeat.

Birjinitatia, eta xahutasuna, bi aldetik konsideratzen da, edo konzienziaren barneko plazeraren, aldetik, Jenkoaren amorioz konserbatzen denian, edo munduko aldetik, noiz ere mundiaren eta gizonen amorioz begiratzen baita, hargatik bortz birjinak ziren zuhurrak, eta bortz erhoak, oro birjina baiña bortzek Jenkoa gogoan, eta bortzek munduko laudorioak gogoan.