<72>
espos, eta esposaren bidera, haien beha egoitera, eta haier bere lanpekin ohore egitera, hamar birjina hetarik bortzak heldu ziren erhoak, eta elgerrak, eta bertze bortzak, zuhurrak, diskretak, eta modestak, bortz birjina erhoek etzuten kondurik egin, lanpen hartzian berekin oliorik hartzera, baiña bortz birjina zuhurrek egiñ zuten ordu onez probisione gauza guziez eta bere onziak eta lanpak olioz, onsa garniturik eduki, birjina hek, hanbat zuhurrak, nola elgerrak, aiduru daudiala, eta beha espos esposaren, haien aski orduz jin, edo arribatu faltaz egunaz gau ilhuna, eta beltza bilhatu zuten, hanbatekin hamar birjina gaixo hek, nola berandia baitzen, eta desorena, loak inganaturik, eta tronpaturik, oherat joan ziren, gauerdiaren ingurutan azantz, eta oihu handi bat heldu da erraiten dialarik, espos esposak huna dira, jalki zitezte haien errezibitzera, ordian birjinak oro zutiturik, nork bere lanpak, zuhurrek berere ornatu zutien, eta preparatu, birjina elgerrak hasi dira erraiten zuhurrer, iguzie parte zien oliotik, gure lanpak hil dira, eztugu argirik, baiña zuhurren arrapostia zen hau, zoazte ordu onian marxanten botigetara, eros ezazie guk bezala, guretik zier parte emanik, ezkunduke aski zien, eta gure, arte hartan, elgerrak olio erostera joaten zirela, espos esposak, eta hekila bortz birjina zuhurrak ezteitan sartu dira banketian, eta ostatiaren portalia giltzaz zerratu, Clausa est janua noizpait bortz birjina erhoak heldu dira oihuz portaliaren trukatzera, jauna, jauna, othoi ideki izaguzu portalia, baiña barneko arrapostiak dio, zoazte paseura,