<71>
edo erremedio hoberik, enia baiño.
Nahi nuke Gizonak, eta Emaztiak, goizian bere ohetik jalkitian, pensamendu hau, bere gogoan harlezan, egun agian, arratsa, eta ilhuna gabe, neure oherat joan gabe, hillen nitz dezadan iguruki neure orena estatu onian.
Nahi nuke, halaber, bai gizonak, bai emaztiak, arratsian, ilhunian, oherat joaitian, bere bihotzian, eta bere Ariman eduki lezan abisu on hau bere buriarekila, agian bihar goizian neure ohian hillik edirenen nute agian gaur hillen nute edo hillen nitz, egon behar dut estatu onian herioaren aiduru, zer hel ere nagoen presto, enian usterik hel eztakidano, hala haridiren gizon eta emaztiak, edo oro, edo haboroak salbatiak doaza, hala hari eztiren Gizonak, eta Emaztiak, edo oro, edo haboroak galdiak, eta damnatiak doaza, eta zeren hala haridirenak baitira guti, eta hala ari eztirenak, hañitz, guti dira salbatiak, eta hanitz damnatiak, Ebanjelistak erraiten dian bezala. Multi sunt vocati, pauci vero electi.
Figura, eta parabola eder bat dago jarririk Eskrituran San Matheu baitan, zeren onsa heldu baita bidi hunzaz ikhusi behar dugu zeiñen ederki, espiritualki, eta goraki mintzo den, onsa hiltzeko bidiaz, baita hiltziaz, eta herioaz orhitzia.
Dio Ebanjelistak parabola saintu hartan, Simile est regnum Cœlorum decem virginibus quæ accipientes lampades suas exierunt obuiam sponso, & sponsæ quinque autem ex eis erant fatuæ, & quinque prudentes. Zeluko Erresuma hamar birjinak iduri da, eta haien pare da, hamar birjina hek joan ziren bere lanpak harturik